XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun auetan emen oyukatu diran itz ederrak dira auek, isiltxo gaineratu zuen iztunak.

Tamala da, damugarria da, Aita Batizek arkaitz-gaineko txoritoki artan, oso-osorik, lan eder au ez idatsi izatea.

Argitaratuko balitz, eredutzat (modelutzat) ar lezakete gure anai gazteak, eredutzat iztunik trebampecirc;nak ere.

¡Hura zan etorria! ¡hura erraztasuna! Itz guztiak Jainkozko maitasun-garretan irtetzen zitzaizkion; eta gu, zerutiko gar onen artean, geron buruaz ampacirc;ntziak (aztuak) bezela geunden adi.

Lurra baino gorago, odeigaineratuak, ginala esan zitekean.

Artzain onak nola zeinbat eraz dei egiten digun, azaldu zuen lenengo; ardia nola ta zergatik galtzen dan, gero.

Arako know nothing, Medelek jakinarazi zigun zer hura ere aipatu zuen ¡bai zearo porrokatu ta austu ere!.

Bigarren ataltzat, eresiaren bigarren ampacirc;paldia esan zigun, paperetik irakurriz:
¿Obeki nun Jesusen besoetan baino?
¿Nun, or bezain zoritsu, pakez eta alai?
Jeiki, jeiki ta ator pozik artegiraino,
Artzain-deyari gaur erantzun: Jauna, bai
.

Jesusen besoetan izatea zer dan, eztet uste Krisostomo andiak ere egokiago ta gartsuago azaldu zezakeala.